LUR

 

lur-1.jpg

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

 

Eskuratu Fitxa Teknikoa eta Argiztapen Planoa

Eskuratu dossierra

Ikusi emanaldi zerrenda

Chrysallis Euskal Herria elkartea:
“Lur” antzezlana ZORAGARRIA da. ZO-RA-GA-RRI-A.
Barre egin genuen, negar egin genuen, goitik bera hunkitu gintuen.
“Lur” antzezlanaren protagonista bulba duen mutila da. Eta arduradunek oso egoki publikoki adierazi duten bezala antzezlanaren gaia ez da hainbeste haur transexualitatea, baizik eta norbera den bezala maitatua eta onartua izatearen beharra.
Gainera guraso eta seme-alabeen arteko harremanetan sortzen diren zailtasunak eta ezintasunak, pertsona maitatuen heriotzaren bizipenak, haurren zein helduen beldurrak, jolastearen garrantzia, fantasiaren funtzioa gure gatazken kudeaketan, emozioak, maitasuna… gai guzti horietaz aritzen dira bidaia oso hunkigarrian.
Eta barneak mugitu zizkigun guri, bai, gure elkarteko familietako bizipen asko oso modu zehatz eta argian islatzea lortu dutelako taularatutako istorioan.
Hori dena gutxi balitz, XAKE Produkzioak taldekoek magia egin dute, bai txikiek eta bai handiek gozatuko duten ikuskizuna sortuz.
Mila esker Kepa Errasti, Xabier Ormazabal, eta taldeko beste kideei, zuen sentikortasunagatik. 
Aukera baduzue, ez galdu harribitxi hau!

Ikusi elkarrizketa ETB1eko Ahoz Aho saioan

Irakurri Berria egunkariak estreinaldia aurretik egin zuen albistea

Irakurri Berria egunkariak egindako kritika

SARIAK

Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria