Mami Lebrun

12916274_1699343250320651_3261434569049899402_o

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…

This slideshow requires JavaScript.

Ikusi emanaldi zerrenda

GOIENA: Bizitzaren parte den heriotza saihestezinaz jarduten da Mami Lebrun obra, iragana gogoratu eta oraina eta etorkizunaren inguruan gogoeta eginaz. Bakarrik gelditzearen beldurra edota tristurari buruz hausnartzeko bidea zabaltzen du. Hala ere, hori guztia umorearekin eta musikaren laguntzarekin, ikus-entzulea hasieratik harrapatzen duen antzezlana da.

Eskuratu Fitxa Teknikoa eta Argiztapen Planoa

Eskuratu Dossierra

SARIAK

XVIII. Donostia Antzerki Saria: Epaimahaiaren esanetan, sorkuntza handiko lana izateaz gain, energia handikoa da eta ikuslea hunkitzea lortzen duena. Horrez gain, elementu asko uztartzen asmatu dute: dantza, musika, umorea, hunkigarritasuna, hurbiltasuna eta abar. Euskararen erabilerari dagokionez, lan biribila da, besteak beste, pertsonaiak bereizteko euskalki desberdinak erabili dituztelako.

A66BF1EE-B030-4198-BF84-75A63C1C4541