Nor gara

2015ean sortu zen XAKE Produkzioak KEPA ERRASTI eta XABIER ORMAZABALen eskutik, 2014ko udazkenean AITONA MANTANGORRIA izeneko laburmetraia estreinatu ostean. Produktoraren helburua XAKEtik sortutako ikusentzunezko eta antzerki lanak ekoiztu eta ikuslearengana iristea da.

2014an Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuen idazketarako diru laguntza eta 2015ean Konpainia Hasiberrientzako diru laguntza jaso ostean, 2016ko Maiatzaren 6an MAMI LEBRUN estreineko antzezlana aurkeztu zuten Tolosako Topic Aretoan. Ordutik 30 emanalditik gora egin dituzte eta 2018an XVIII. Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzezlan honek.

2016an Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuen idazketarako diru laguntza eta 2017an Produkziorako diru laguntza jaso ostean, 2018ko Maiatzaren 4an LUR izeneko bigarren antzezlana estreinatu dute. Antzezlan honek, 2018an Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikuslearen Saria jaso du. 2019an gaztelerazko bertsioa estreinatu zuten FETEN jaialdian ALEX izenarekin.

2019an Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuen idazketarako diru laguntza eta Hitzartutako Zirkuituko Produkziorako diru laguntza jaso ostean, 2020ko Irailaren 18an FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA izeneko hirugarren antzezlana estreinatu dute, konpainiaren V. urteurrenarekin bat eginez. 2021ean XXI. Donostia Antzerki Saria jaso du antzezlan honek.

2022an Eusko Jaurlaritzako Produkziorako diru laguntza jaso ostean, 2023ko Maiatzaren 26an POSTDATARIK GABEKO GUTUNAK izeneko laugarren antzezlana estreinatu dute, Tolosako Leidor antzokian.