Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak?
Horixe da ‘Postdatarik gabeko gutunak’: bakarrizketa lagundu bat.

Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak.
Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.
Eskuratu dossierra eta esku-programa
Ikusi emanaldi zerrenda
Ikusi EITB Kultura saioak egindako erreportaia
Irakurri ATARIAk eta GARAk egindako elkarrizketak
Entzun Euskadi Irratiko Arratsean saioak egindako elkarrizketa
Irakurri BERRIA egunkariak egindako kritika
SARIAK
Antzerkiko Aktore Onenaren saria KEPA ERRASTI aktorearentzat, Euskal Aktoreen Batasunak emandako 2024ko Besarkada Sarietan






