Hilabete eta erdi barru estreinatuko dugu Tolosako Leidor aretoan. Hain zuzen ere, irailaren 18an.
Uztailaren 6tik 14ra bigarren egonaldia egin genuen Miarritzen eta bertan, entsegu ireki bat jendaurrean egiteko aukera izan genuen. Oso esperientzia positiboa izan zen. Orain eszenografia bukatzen ari dira eta dena prest izango dugu datorren irailaren 1ean hirugarren eta azken egonaldiarekin hasteko.
Bitartean agenda utziko dizuegu. Datorren udazkenean, ez galdu FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA!!

Kaixo;
Noiz erosi ahalko dira sarrerak?
Mila esker.
Atsegin dutAtsegin dut
Tolosako udalan galdetu dugu eta esan digute datorren astean sarrerak salgai jartzeko asmoa dutela. Leidor antzokiko sarrerak kutxanet bitartez erosteko aukera izaten da.
Atsegin dutAtsegin dut
Eskerrik asko!!
Atsegin dutAtsegin dut