Zatoz LUR ikustera urte berrian!!
Kategoria: Sin categoría
Desioak eskatzeko garaia da
Desioak eskatzeko garaia da. Desio bakar bat eskatu ahalko bazenu zein eskatuko zenuke? Zatoz bihar, zu bakarrik edo zure seme/alabarekin, edo zure anai/arrebarekin, edo zure ilobekin... Bihar 17:30etan, Egian, eskatu zure desioa ✨✨✨
‘LUR’ ANTZEZLANAK IRABAZI DU EUSKAL ANTZERKI TOPAKETETAKO IKUSLEAREN SARIA
Azaroan egin ziren aurtengo XXXVI. Euskal Antzerki Topaketak, eta urtero gisa, ikusleek boto bidez, obrak baloratzeko eta beren iritzia emateko aukera izan dute. Hala, ikusleen boto gehien Xake Produkzioak taldeak taularatutako Lur antzezlanak jaso ditu. Beraz, Ikuslegoaren Sariari dagokion saria jasoko dute datorren abenduaren 21ean.
LUR Berria egunkariko MANTANGORRIn
Irakurri hemen artikulua
Lo bat eta…
Hemen uzten dizuegu Berria egunkariak egin duen albistea Urtebetetzerako egun gutxi batzuk baino ez zaizkio falta. 8 urte betetzeko atarian, aitona Julianek opari berezia egingo dio Aneri: beretzat propio egindako panpina bat. Baina, opariaz gain, proposamen bat ere egingo dio aitonak: bidaia imajinario bat egitea izar magiko baten bila, desirarik maiteena egia bihurtuko baitzaio izarra … Irakurtzen jarraitu Lo bat eta…
Badator LUR!
Maiatzak 4an, 20:30etan, Tolosako TOPIC aretoan!! Argazkia: Iñigo Royo
Larunbat honetan Mami Lebrun Igorren
Adi bizkaitarrak eta gure jarraitzaileak: larunbat honetan, 20:00tan Lasarte Aretoan izango gara. Anima zaitez!
Eskerrik asko!!
Atzokoa ez dugu berehala ahaztuko... Eskerrik asko gerturatutako guztioi! Gora antzerkia!!
Mami Lebrun antzezlanak 18. Donostia Antzerkia saria jaso du!!
18. El Donostia Antzerki Saria irabazi dugu! Oso pozik gaude! Eskerrik asko guztioi! Martxoaren 27an berriz ikusteko aukera izango duzue! Sarrerak hemen
Neguko azken emanaldia!
Gaur Lezoko Gezala aretoan, 20:00tan, neguko azken emanaldia emango dugu. Anima zaitez!